2010/10/23
2010/10/22
UR AZPIKO JATETXEA
GURE IDEIA NAGUSIA EGINDAKOA GUTXIENEKO INPAKTU BISUALA IZATEA DENEZ, GAUR EGUN DAGOEN HORMATZARRA BERRERABILIZ HORREN AZPIAN EGINGO GENITUZKE INSTALAZIO GEHIENAK. BERTAN, UR AZPIKO JATETXE BAT EGOTEA OSO ATSEGINA IRUDITU ZAIGU.
2010/10/18
pamuKKale iKaragarria (algodoizko gaztelua)
HAUEK BAI IGERILEKU NATURALAK!!!
KOLDO MITXELENA ERAKUSKETA
Pasa den egunean Koldo Mitxelenara joan ginen erakusketa ikustera. Oraindik ez ditut horrelako erakusketak ondo ulertzen, gauza gehienei ez dietelako zentzu handirik aurkitzen.
Erakusketa honetan, esaterako, bideoek ez zidaten ezer asko adierazi, eta hormetan zeuden gauza gehienek ere ez.
Egia esan, gehien gustatu zitzaidana "Richard Long"-en atala izan zen, baina ez dut uste horrelako arte lana leku itxi batean aurkeztekoa denik.
Baita ere adierazgarri iruditu zitzaizkidan "Agnes Denes" hungariarraren argazki eta muntaiak, erakusketa osoan gehien ulertu nuen lana zelako.
KURTSOKO ESPEKTATIBAK
Azkenean heldu naiz laugarren kurtsoko proiektuak egitera. Duela urtebete bazirudien hor neukala baina azkenean... beste urte oso bat eman behar izan nuen aurreko kurtsoko proiektuetan. Espektatibak izugarriak dira. Aurreko kurtsoan hemen egon zirenek esan didatenez, lan egiteko eta lanarekin gozatzeko kurtsoa dugu aurretik.
Bestalde, banakaz gain taldeka lan egitearen ideia gustatzen zait, hemendik irtetzerakoan horrela lan egitea espero dudalako.
Gainera, proiektuak gauzatzeko lekua URDAIBAI izanda, hain leku bitxia eta garrantzitsua Euskal Herrian, gogoak ematen ditu lehen bait lehen proiektatzen hasteko. Beldur pixka bat ematen du ere, dena hain "polita" denez, kontu handiarekin ibili behar garelako, bertan zerbait egiterakoan oso erraza delako inpakto desatsegin bat sortzeko.
Beraz, ilusio handiz hartzen dut kurtsoa, lan egiteaz gain, ikasi eta ondo pasatzeko aukera izango dugula espero dudalako.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)