2010/10/18

KURTSOKO ESPEKTATIBAK

        Azkenean heldu naiz laugarren kurtsoko proiektuak egitera. Duela urtebete bazirudien hor neukala baina azkenean... beste urte oso bat eman behar izan nuen aurreko kurtsoko proiektuetan. Espektatibak izugarriak dira. Aurreko kurtsoan hemen egon zirenek esan didatenez, lan egiteko eta lanarekin gozatzeko kurtsoa dugu aurretik.
        Bestalde, banakaz gain taldeka lan egitearen ideia gustatzen zait, hemendik irtetzerakoan horrela lan egitea espero dudalako.
        Gainera, proiektuak gauzatzeko lekua URDAIBAI izanda, hain leku bitxia eta garrantzitsua Euskal Herrian, gogoak ematen ditu lehen bait lehen proiektatzen hasteko. Beldur pixka bat ematen du ere, dena hain "polita" denez, kontu handiarekin ibili behar garelako, bertan zerbait egiterakoan oso erraza delako inpakto desatsegin bat sortzeko.
        Beraz, ilusio handiz hartzen dut kurtsoa, lan egiteaz gain, ikasi eta ondo pasatzeko aukera izango dugula espero dudalako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario